2010/08/12

Atxarte 2010/08/10


Eguerdiko ordu biak dira. Leioatik Atxarterako bidean gaude jada. Kotxean gaudelarik egingo ditugun igoerak erabakitzen saiatzen gara, baina ezin.


Behin parkinean egonda, materiala prestatzen hasi, zeozer bazkaldu eta igoerak bertan erabakitzen ditugu. Bi bikote osatzen ditugu: Natxo + Azkorra eta Txaber + Bortz.


Materialaren errepaso osoa egin eta bideari ekiten diogu. Lehenengo murrura joatea erabaki dugu aurrena.

Natxok eta Azkorrak, euren egoera fisikoaren erakusketa egiteko asmoz, martxa gogorra ezartzen dute, baina Txaberrek eta Bortzek eustea lortzen dugu. Beti ere burua hotz mantenduz eta gorputzari gehiegi exigitu gabe, ondo baitakigu urarik ez dugula igo;

OSO ONDO MUTILAK! (eskerrak ikasketak ditugula...)



Pareta eta bideak pizkat aztertu eta azkenean eskalatzeari ekiten diogu. Lehengo bikoteak, Azkorra + Natxo, Largo común + La nueva igo egingo du. Bigarren bikotekook, Txaber + Bortz, Naúfrago nocturno + Kike igotzea erabaki dugu.

Igoera biak oso ondo hasi eta bukatu ere egiten dira, izan ere, nahiz eta bakoitzak gure momentu kritikioak izan ditugun luze ezberdinetan, kateaketak lortu ditugu.




Lehenengo bikotea, berriz ere euren nagusitasun fisikoaz baliatuz, aurrea hartzen digute eta hirugarren murruan Normala eskalatzeari ekiten diote.


Bitartean guk bigarren bikotea, zailtasun handiko beste bide bat hartzea erabakitzen dugu, baina fisikoki nahiko justu gabiltza eta luze erdian buelta ematea erabakitzen dugu.


Kotxerako bidea hartzen dugu Natxo eta Azkorra gorantz doazela ikusten dugun bitartean. Beste batean izan beharko...





Behin kotxean gaudela materiala batzeari ekiten diogu eskalatutakoari errepasoa ematen diogun bitartean. Dena batu eta ura erostera joan ostean itxarotea baino ez zaigu gelditzen, bokata afaltzen dugun artean.

Berrogei bat minutu daramatzagu parkinean, alboko furgonetakoen konpainiaz gozatzen, eta azkenik...

BADATOZ!