2010/11/14

FERRATA-LA HERMIDA _ URDON-TRESVISO

Pasaden hilabetean Picos de Europaranzko bidea hartu genuen familia osoa asteburua han pasatzeko asmoz. Urdon-Tresviso bidea eta la Hermidan ireki berria zegoen ferrata egiteko ideia genuen.


VIA FERRATA La Hermida



Eguraldiak ez zigula utziko zirudien arren azenan lortu genuen. Via erdian euri piskat erori zen baina bueno... ez da zailtasun handiko ferrata bat eta ondo bukatu genuen.
Lasai egiteko ferrata bat da, ez oso luzea, eta lehengo aldiz ferrata bat egiten duenarentzako oso aproposa. Behean izena eman behar da via ferrata egin aurretik, materiala alkilatu daiteke... informazio gehiagorako: http://www.ferratalahermida.com/


URDON-TRESVISO.



Goian bidean aurkitu genuen kartel bateko azalpena jarri dut, nahiko ondo dago azaldua.
Paseo polita da, ruta del Caresen antza bat duela esango nuke. Noizbehinka bideak malda handia hartzen du, batez ere erdiko tartean. Urdonetik atera eta ta 2 ordutara tresvison geunden, hamaiketakoa hartu eta bueltan ordu terdi inguru iraun genuen. Bidea oso ongi markatua dago eta ez du inolako zailtasunik.

Beraz, mendian asko ibili ez diren lagunekin juteko, edo familiarekin plan desberdina egiteko, edo artikulazioak deskantzazeko asteburu egokia aurkitu dezakegu la hermida inguruan.