2011/06/20

TXINDOKI - MENDEBALDEKO ERTZA

Aurreko asteburuan plan hau bertan behera utzi ostean, domekan eguraldi hona zetorrela aprobetxatu genuen Txindokiko ertz famatua egiteko. Hiruko kordada bat osatu genuen Olatz, Alain eta Natxok. Heltzerakoan "txindokiko Bertikala" ospatzen ari zela ikusi genuen, mendian gora egiten den korrika Txindokiko tontorreraino, horiek bai makinak.


Dana prestatu ostean abiatu ginen. Hasieran bidea oso argi dago, baina baso batera heltzerakoan eta mendebaldeko ertza gure ezkerraldean argi ikusten dugula, kampetatik gora bota behar da, "totieso".


Behin ertzan gaudela diedro motz bat aurkituko dugu gure aurrean, lehenengo IV pausua. Gero eskalada eta ibiltzearen arteko nahaste bat da, guztia nahiko erraza, beste IV-ko pausu aereo batera helduz. Honen ostean, plaka pausu bat dago eta bidearen pausu zailenera iritsiko gara. Berez ez da oso pausu zaila, IV+, baina bustita badago adi egon behar gara, diedro bat delako eta oinak errez egin dezakete irrst. Hemetik aurrera ertza ibilaldio bat da, gomendagarria izanik katuoinak ibiltzeko oinetakoengatik aldatzea,hamabost minutu geratzen baitira gailurreraino.


Jaitsiera bide normaletik edo muitzetik egin daiteke, guk normala aukeratu genuen.



Lekua: Txindoki, Aralarreko mendizerran.
Zailtasuna: IV graduko hiru pausu eta III graduko batzuk.
Ekipamendua: paraboltak eta iltzeak daude, gehien bat pausu zailenetan. Biltokiak ekipatutak.

2011/06/05

JAIZKIBEL

Zapatuan, eguraldieren zain genbiltzala, Putxi, Txejo, Bortz eta Natxo Jaizkibelera hurbildu ginen blokatzeko asmoekin. Heldu eta ingurugiroaren egoera ikusita harritu egin ginen, Pasaiako superportuaren proiektuaren ondorioz Jaizkibel mendatea obraz beterik baitago.
Hasiera batean plaza txiki batean egon ginen bloke batzuk probatzen, berotzeko. Putxi eta Txejok "Trikuharri" izeneko bloke piszineroa erakutsi ziguten, baina beste baterako izan beharko da. Berotu ostean "La proa" izeneko harribolo batean egon ginen bloke ezberdinak probatzen. Graduak ez dakizkigu, baina oso bloke onak eta nahiko gogorrak egin ahal dira hemen.

Bukatzeko bloke eta alternatibaz beteriko sabai batean egon ginen, bloke motz bat eta sekulako zeharbidea probatzen, hasiera taloi joku bat izanik helduleku onetatik romo pare batetik pasatu ostean mantelatzen bukatzeko.
Eskuak akabatutak genituela, proiektuak hurrengorako utzi eta bueltan abiatu ginen.