2011/10/16

CIENFUENS "Directa Osborne" - "Kundalini"


Algortan geldituko ginen asteburu lasai bat pasatzeko asmoz baina Anderrek otegunean deitu eta eskeintzen zigun planari ezetz esatea ezinezkoa zen. Cienfuensera joango ginen.


Natxok eta biok ez genuen tokia ezagutzen, eta kotxearkin pista nahiko luze bat gurutzatu behar duzun arren (45 min inguru), asko merezi duen toki bat dela esango nuke. Berandu heldu ginen ostiralean, goizeko laurak jota... eta ez genuen espero genuen bakardadea aurkitu, eskalatzaileen kontzetrazio bat zegoen... kasualitatea.


DIRECTA OSORNE
Larunbatean Directa Osborne (6a+) egin genuen, asko gozatu genuen bia. Azpimarrratzekoa da kalitate handiko 6a+garduko bigarren luzea. R guztiak ekipatuak daude.
KUNDALINI
Igandean Kundalini (6a/A0) bia egitea erabaki genuen, hemen korkuerika rekin egin genuen topo eta biko kordada zihoazenez aurretik atera ziren.


Lehenengo luzearen hasierako zatiaren arroka piskat apurtua dago baina fisura batetik doan largo oso polita da. Onen ostean plaka batetatik doan trabesia bat dago A0 ateratzen dena, hemendik aurrera gradu asekiblea da baina beti bezala piskat a loro ibili behar da, gu ohitura ez galtzeko 3garren R-an piskatxo bat embarkatu ginen... jeje


Arratsaldeko 18:00tan parkinera ailegatu eta ziztu bizian etxerantzko bidea hartu genuen konpainia paregabean pasatutako asteburua agurtuz.