2012/04/03

RANERO - "DENT DU CAIMAN" (6b+, 200m)


Alain eta biok katxarreo gogoekin genbiltzan, beraz Ranerora joatea erabaki genuen. Kapiren blogean nabigatu ostean "Dent du Caiman" bidea hautatu genuen.



Bidea markatzen duen kordino morea (gaur egun grisa da) aurkitzea kostatu zitzaigun, zoruan bertan bait dago eta gu pareta begira genbiltzan. Lehenengo luzean azken parabolta pasa, ezkerreko eskua zabaldu nuen kantu on batera eta bertatik goruntz botatzerakoan, arroka askatu eta lehenengo hegaldia dastatu nuen. Bigarren luzeak, bakarrik sarrera plakero bat dauka. Hirugarrena aldiz eutsi behar den luzea da, ez baitu atsedenik ematen. Luze hau izugarri ona da, gainera bere haitz-pintxoekin bideari izena ematen diola suposatzen dugu. Lehenengo hiru luze hauek paraboltekin daude ekipatutak.


Hemendik aurrera katxarroak erabiliko genituen, iuju!!! azkenean!!!! Hiru luzeak nahiko erraz babes daitezke, baina adi ibili solte dauden arrokekin. Azken luzea egin baino lehen, ur pixka bat edan, banana eta muesli bana jan, eta gora bota genuen zalantza pixka batekin, ez baitgenuen inoiz 6b garbi bat egin. Azkenean nahiko ondo atera zen, friendak batzutan ez zuten sartu nahi, baina nahiko ondo babesten da luzea. Jaisteko rapelak egitea erabaki genuen, bilguneak rapelatzeko prestaturik bait daude, eta zortziretarako kotxean geunden, a ze paliza!!!


Andabamos con ganas de meter cacharros, así que el sábado nos fuimos a Ranero a hacer la "Dent du Caiman", que habíamos visto en el blog de Kapi.

La vía empieza en un cordino morado que está en el suelo. En el primer largo, cuando ya había pasado el último parabolt, cuelgué todo el peso de un canto bueno con la izquierda, de repente la piedra se soltó y primer vuelo del día. El segundo largo solo tiene una entrada plaquera. El tercero en cambio es muy mantenido, el mejor largo de todos! Además, es el que le da nombre a la vía por los pinchos de piedra (gotas de agua) afilados como colmillos.

A partir de aquí empieza el cacharreo, por fin!! Los tres largos se protegen bien, pero al loro con las piedras sueltas. Antes del último largo estábamos con dudas, ya que nunca habíamos abierto un 6b limpio. Pero lo resolvimos bien, a pesar de que algún friend no queria entrar, se podía proteger bastante a gusto. Para bajar decidimos rapelar por la misma vía, ya que las reuniones están equipadas para rapelar. A las ocho estabamos en el coche, vaya paliza!

Natxo

2012/04/02

LASTERARTE OGOÑO!!! "Gadea, 6b+,120m"

Ogoñok oporrak hartzen ditu Apirilean, eta Irailerarte ez ditugu aurpegiak berriro ikusiko beraz Martxoaren 29an Txaberrek eta biok hain beste entzundako Gadea bidea egitera hurbildu ginen.
Rapela lanbroartean egin eta 13:30etan edo eskalatzen hasi ginen.

Lehenengo largoa Txaberrek ireki zuen, 6b+, pare bat diedro nahiko ondo pasa zituenak... ni berriz... en fin, sufritzen! jeje
Bigarren largoak pasu bakarra dauka. Largo itzusiena dela esango nuke. Ezkerrean dagoen diedrotik sartu eta desplomatzen duen sekuentzia gainditzean zailtasunik gabe ailegatzen gara bigarren R-ra, zuhaitz batean egin behar dena.

Hirugarren largoa... guau!!! Rapela montatu eta berriro egiteko gogoak ematen dituen largoa. Pausu gogorrik ez daukan 6b, baina eutsi behar dena... desplome, babaresa, fisura, plaka... PASOTE!!!


Berriro jaitsi eta Iratz egiteko ideia geneukan, baina Gadeako azken largoa egin ostean... Ogoño agurtzeko bide ezin obea iruditu zitzaigun, beraz, Lagara joan eta garagardo pare bat hartu genituen, zihurrenik lau bat hilabete barru ikusiko dugu berriro elkar.