2014/09/13

OGOÑO. EGUNKARIA LIBRE _ TRAGANARRU



Nahiko uda lasaia izan da... Friki asko ta tapia gutxi... ala ere duela aste batzuk Ogoñotik pasa ginen eta kronika piska bat atzeratu den arren hemen dituzue krokisak eta argazkitxo batzuk.



Egunkaria libre: Lehenengo luzeak amaieran pausutxo gogor bat zeukala iruditu zitzaigun... gradua pixkat igotzen diona.  Bigarrena plakeroa, hasierako sekuentzia fin eskalatu behar dena ta niretzako politena. Azkeneko luzeak pausu gogorrak nahiko kontzentratuak ditu... 

Traganarru: Lehenengo bi luzeak batu daitezken arren guk banatu genituen. Egunkaria librerekin koparatuz luzeen zailtasuna nahiko konstantea da... bide polita ta gradua nahiko behartua... Natxetek nahiko borrokatu behar izan zun azken aurreko7a! jeje...

 





Lasterarte!





2014/04/21

GRANADA CLIMBING TOUR

Aste Santuan Granadatik ibili gara eskalatzen, egun gehienetan bakarrik sektore paregabeetan. Lehenengo egunean Cogollos de la Vegako Cogolludo sektorean ibili ginen. Lekua lasaia, bideak onak eta eskalatu beharrekoak, gainera graduak ez dira merkeak. Krokisak ez daudenez, bide berrien lerrorik ez dituen zirriborro bat bakarrik lortu genuen, eta galdetzeko jenderik ez zegoenez egun bakarra bota genuen han.
Cogollos de la Vega - Cogolludo sektorea

Hurrengo bi egunetan Los Vados-en ibili ginen, lehenengoan La Canal sektorean. Horma oso ondo dago, baina errepide alboan dagoenez zarata eta jende gehiago egon leike. Bigarrenean Eskalate sektorean eskalatu genuen. 20-30 minutuko aproximzioa duenez ez omen da jende asko igotzen, baina horma merezi du. Lekua askoz lasaiagoa eta bideak oso onak, eskalada gutxiago jaso dituztenak, magnesio gutxi eta batere labankorrak. Horman denetarik dago, fisurak, plaka, desplomeak, konglomeratua, horma laranjak, kareharria...

Los Vados - La Canal sektorea
 
Los Vados - Escalate sektorea

Hurrengo egunean atseden aktiboa Playa Granadatik. Goizean 15 kilometroko korrika, hondartzan dutxa bat hartu eta arratsaldean Granada hiritik tapeatzen ibili.


Azken bi egunetan Moclin ezagutu genuen, bietan El quesito sektorean eskalatuz. Lekua izugarria, olibadi artean txoriekin bakarrik genbiltzan, benetan lasaia. Sektore honetan bi zati oso bereiztuak daude, ezkerraldeak Gruyer antzeko horma bat, sektoreari izena ematen diona, heldulekuz beteta eta goiko partean desplomearekin, lokalek rokodromoa deitzen zioten. Eskumako partean plaka, txorrerak eta desplomeak dituzten bide gogorragoak daude.
Moclin - El Quesito sektorea

Ideia zen azken egunean Poloriako kobazuloan eskalatzea, baina hatz-mamirik ez genituela eta euritan zela, etxera bueltatzea erabaki genuen.



Semana Santa escalando por tierras granadinas, generalmente solos y en sitios increíbles. 
Primero estubimos en Cogollos de la Vega, en el sector Cogolludo. A pesar de no tener croquises actualizados, la zona no gustó mucho, eso sí, escalada exigente. 

Los siguientes dos dias estubimos en Los Vados, en los sectores de La Canal y Escalate, este último nos parecio la bomba, ya que cuenta con roca y tipos de escalada variables (fisuras, placas, caliza, conglomerado...) y por su aproximación más larga es bastante más tranquilo. El cuarto día tocó descanso activo, carrerita de 15km por Playa Granada, ducha en la playa y tapeo por Granada capital. 

Para cerrar el viaje visitamos la escuela de Moclín, repitiendo los dos dias en el sector Quesito, muy chulo el sitio. La parte de la izquierda es un muro lleno de agujeros, tipo gruyer, y la parte derecha cuenta con chorreras, placas y desplomes. La idea era ir a la cueva de Poloria e último día, pero ya sin yemas y lloviendo decidimos volvernos para casa.


Natxo eta Javi

2014/04/12

GABARRA GALACTICA (6b, 200m) - RANERO

Ranerotik bueltatu gara beste bide bat betebeharren listatik ezabatzeko asmoz, oraingokoan "Gabarra Galactica" (6b, 200m) aukeratu dugu. Lehenengo hiru luzeak disfrutatzekoak dira, helduleku onekin, baino espero genuena baino txapatuagoa. Hurrengo hirurak Ranero style dira, pasientzia eta flow-arekin eskalatu beharrekoak. Hala ere, bidea oso gomendagarria da, guri asko gustatu zaigu, batik bat lehenengo luzea.


De vuelta por Ranero hemos tachado "Gabarra Galactica" de las vías pendiente. Los tres primeros largos son disfrutones, maás chapados de lo que esperábamos, y los tres siguientes estilo Ranero, flow y paciencia. Aún así la vía nos ha gustado mucho, sobre todo el primer largo.


Natxo eta Azkorra

2014/03/21

"GRAN DIAGONAL" ETA "MARIBEL" PEÑA TELERAN

Pasadan asteburuan Peña Teleran ibili ginen. Lehenengo egunean "Gran Diagonal" egin genuen egunean Zeanuritik irtenda. Korridore guztia ensanble batean egin genuen, gero tontorrera igo eta "Y" korridoreko rapeletatik jaitsi ginen, luzeagoa baina pausu horizontala baino seguruagoa ere. Goizean elur gogorra baina eguerdirako sopikaldo elurra. Gainera gau hartan bero nahiko egin zuen eta elurra ez zen gogortu. Domekan "Maribel" korridorea egin genuen, hau bai luzeetan. Lehenengo horma izotzez formatuta zegoen eta hortik aurrera arrokako lau reslate zeuden. Bi korridoreak egoera pergabean zeuden.

El pasado fin de semana hicimos la "Gran Diagonal" y la "Maribel" en Peña Telera. Estaban en buenas condiciones, aunque durante la noche no helo y la nieve se quedo más blanda el domingo, aún así los dos corredores estaban en buenas condiciones.

"Gran Diagonal" korridorea
 
"Maribel" korridorea


 Alain eta Natxo